KAFKA ETA PANPINA BIDAIARIA

Franz Kafkak, hil baino urte bat lehenago, Berlinetik, Steglitz parketik, paseatzen zebilela, atsekabetuta negar egiten zuen neska batekin topo egin zuen: neskatoak panpina galdu zuen.

Metamorfosiaren idazleak istorio bitxi bat asmatu zuen neskatoa lasaitzeko: panpina ez zen galdu, bidaia batetan joana zen, eta berak, panpinen postaria zenak, hurrengo egunean emango zion gutun bat zeukan neskatoarentzat.

Gau hartan, Franzek lehenbiziko gutuna idatzi zuen. Eta, hiru astez, neskatoari panpina miresgarriak munduko hainbat tokitan bizitako esperientziak kontatzen zituzten gutunak idatzi zizkion.

Hau Franz Kafka neska ezezagun batentzako hitzen magoa izandako garai horren kontakizuna dugu.

Ez da inoiz neskatoaz ezer gehiago jakin, ezta gutunez ere, baina, neskato eta gutun haiek  XX. mendeko narratibaren misterio ederrenetarikoen protagonistak dira.

 

 

 

KAFKA ETA PANPINA BIDAIARIA