HNUY ILLA...

Poema horiei dantzarako pausoak ipini dizkie JON MAIAk (KUKAIko koreografoak eta dantzariak). Eta IÑAKI SALVADOR musikagileak doinu zoragarriak ipini dizkie; DAVID BERNUES ikus-entzunezko errealizadoreak, berriz, irudi ederrak. Hala, poesia, dantza, irudiak eta musika elkarrekin izango dira agertokian, elkar hartuta eta elkarren artean komunikatuta.Dantza da ikuskizunaren lengoaia nagusia; euskal dantza tradizionala, joera garaikideekin uztartuta. KUKAIren estilo bereizgarria da hori, mug imendu eta pauso tradizionaletatik abiatuta, bide berriak esperimentatzen eta irekitzen baititu. Koreografia berrietan, konpainiako dantzariak poetaren idazkietan limurtzen dira. Hnuy illa antzezlanean, puzzle batean bezalaxe, pieza guztiak daude batuta. MIREIA GABILONDOk osagai guztiak batu eta berebiziko ikuskizuna sortu du, iradokizuna nagusi duen ikuskizuna taxutzeko... «Ate bat irekitzea bezala da, zerbait berria gerta dadin.» Tonu ez izugarri alaiarekin, malenkoniatsuarekin apika... eta pozkorrarekin.

 

 

 

HNUY ILLA...