1937 GOGOAREN BIDEZIDORRETATIK

AMATXO LAZTANA
Seme bat bere amaren ondoan ainbat
ez da oroitzen zeiñekin daguan
argandik urrutira joaten dan orduan
konturatzen da amak zer balio duan.

Aita, ama, lagunak, herri maitatua
Ain nago zuengandik urrutiratua
Eri daukat bihotza, penaz nekatua
Eta falta zait hemen zeñek sendatua.

Ama onak, seme bat urrutura joana,
Ama gabe iñola ezin bizi dana;
Ama, zuk badakizu maite zaitudana,
arren barka zaidazu, amatxo laztana.

Hau da tristura eta hau pena barrena,
ai aldegin zaizkit indarrik gehienak.
Sinistu ez dakilla probatu ez duenak
Zenbat pixatzen duen egiazko penak.

 

 

 

1937 GOGOAREN BIDEZIDORRETATIK