OTEhITZAri BIRAKA


Bere izaeragatik, bere obragatik, bere ile grisarengatik, bere museoaren kolore gorrixkagatik, bere begiradagatik, bere kexuengatik, bere poesiagatik, argiagatik, itzalagatik, okupazio ezan egindako okupazioagatik, bere ahotsagatik, bere eskuengatik, bere formengatik, eskultoreagatik, filosofoarengatik, GIZONARENGATIK.

Guzti honekin lan egiteko gogoa dut. Oteiza beraren ahotsa erabili nahi dut, olerkiak errezitatzen eta bizitzan egin duen bideaz mintzatzen, gero hori guztia Mikel Urdangarinek, Bingen Mendizabalek eta Rafa Ruedak sortuko duten musikarekin uztartzeko.
Bingenek melodia dantzagarriak sortu eta egokitu ditu, kontakizun osoari lotura emanez.

Izan ere, batez ere, dantza egiteko gogoa dugu, gaur egungo gure dantzei begiratzeko irrika dugu. Urrats horiek, gorputz horiek, luze-luze egindako hanka horiek, zeruraino heltzen diren beso horiek, erritmo, koreografia eta barne-barneko irudi horiek... Gaur egun zer sentiarazten diguten ikusteko gogoa dut.

Behin lagun bati, Joxerra Gartziari, Itsasoan euri liburuan Oteizari buruz irakurri nion:

"Hori da nik Oteizari gehien estimatzen diodana: herri txikiok hain exkax izan ohi ditugun autokofiantza eta autoestimua bermatu izana.
Izan garenaz eta garenaz badihardu ere, ez dago Oteizaren begiradan iragan-minik eta nostalgiarik batere. Izan garena eta garena preziatzen baditu, etorkizunean nor izateko modu bakarra horixe dugulako preziatzen ditu Oteizak. Globalizazio hitza artean sortu asmatzeko zegoela, inork baino lehenago aldarrikatu zuen Oteizak geurea onartu, geurean sakontzea dugula unibertsal izateko bide bakarra".
 
Oteizak 1963. urtean Qousque Tandem liburuan idatzi zituen hitz hauetan murgiltzeko eta igeri egiteko gogoa dut, eta gaur egun zertarako balio diezaguketen aztertzeko jakingura dut.

 

 

 

OTEhITZAri BIRAKA