EL FLORIDO PENSIL

Munduratu zen garaian aberrien garaipenak, legionarioen balentriak eta mirarizko berpizkundeak aldarrikatzen zituzten ereserkiak abesteko bakarrik urratzen zen isiltasuna.
Eta, harritzekoa ematen badu ere, telebistarik ere ez zen existitzen. Garaiak halakoak izanagatik, Andrés Sopeña Monsalvek lortu zuen bururik galdu gabe pertsona heldua izatera iristea, eta, umore zorrotza landuz, garai doilor hura nostalgiarik gabe aztertu ahal izan zuen.

Granadako Unibertsitateko irakasle, bertan bizi da EL FLORIDO PENSIL lanaren egilea.
1994an argitaratu zen eta argitalpen munduan oso arrakastatsua gertatu zen.
Gainera, La morena de la copla, ¡Tente iracundo otomano!, Gaudeamus eta Un nosequé de
agradable en las flores de plástico ere argitaratu ditu.

“Pensila” zer den jende gutxik daki, eta gure Andres da horietako bat.

 

 

 

EL FLORIDO PENSIL