TRAMANKULUAK


Eskolako material narratibo hau antzeztokian landu ahal izateko aktoreak tresna batzuk erabili eta horien barruan ezkutuan dauden istorioak agerrarazten ditu.

Etenaldiak eta isiluneak argumentuaren funtsezko osagaiak dira eta horregatik ikuslearen eta objektu-tresnaren artean sortuko den “isiltasunezko elkarrizketan” ageri dira. Gero, aktoreak, hitzaren bidez, ikuslearen begiradaren eta objektuaren arteko lotura sortuko du.

Ordubeteko emanaldia da, eguneroko gertaerez osatua eta suspentsez, beldurrez eta umorez zipriztindua; ikuslea hasieratik  identifikatzen da obrarekin, eta halaxe jarraitzen du bukaeraraino, hitzaren hegaldi hauskorrari adi.
Hauxe paradoxa! Tresna horiek sortu zituztenean ez zuten pentsatu gerora antzeztoki batean agertuko zirenik.
Haurrak liburuetara, irakurketa eta idazketara hurbiltzeko asmoz sortu zen eskolako material hau, eta horretarako tresnen erakargarritasun plastikoaz baliatu ziren.

 

 

 

TRAMANKULUAK