ARRAINEN BAZKA

“Arrainen bazka” lanean, gaur egun oso ezagunak zaizkigun hitzak entzungo ditugu:  estrategiak, denboraren errentagarritasuna, lehentasuna, produktibitatea handitzea, motibazioa, errendimendua, giza baliabideak, helburuak, aldaketak, erregulazioak, porrotak, boterea…


Jazarpenaz (norbait harrapatu nahian atzetik jarraitzea edo giza talde bateko kideen kontra jardutea) ere hitz egiten dugu.

Jazarpena lanean. Lankideak etsai bihurtzen direnean, elkarren zelatan, inbidiatan eta batak besteari juzkua egiten. Egoera horien eraginez, sekula ez dugu egiten gure interesen kontra doan ezer, ezta gure hipotekaren kontrakorik ere.

“Arrainen bazka”, Fernando Bernuesek zuzendua, Javier de Dios Lopez antzerkigile eta zuzendari madrildarraren testu bikaina da eta 2006ko Euskadiko Literatura Saria jaso zuen. Lan honetan, egileak bizi dugun gizartearen erretratua egin digu: balorerik gabea da, ia-ia protestarik egin gabe eroso bizitzen erakutsi digu eta besteez arduratzea zentzugabetzat jotzen du.

Funtzioaren abiapuntua, izenondoei eta arrainei buruzko galderez  osatutako inkesta harrigarria.

Baina, ba ote da arrain izan nahi duenik?

 

 

 

ARRAINEN BAZKA