IPARRAGIRRE

Antzezlan honek kontzertu bat eskainiko du, Iparragirreren ekarpen musikala erdigunean kokaturik. Bardoaren kantak moldaketa garaikidearen bidez aurkeztuko dira. Iparragirrek hamaika kanta bikain sortu zituen. Horietako asko bi mende ondoren herriak kantatzen ditu maiz. Horrez gain, batzuk ereserki bihurtu dira. Beraz, arlo musikalak leku nabarmena izango du. Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeak bildu (ama, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak…) eta sormenaren protagonistak izango dira. Emakume hauek Iparragirreren bizipenak ekarriko dituzte gogora eta euren begirada eskainiko digute. XIX. mendeko gizartea (gerra karlistak, emigrazioa, euskaltasuna…) islatuko da bardoaren bizi-pasarteak errepasatuz. Bidai hau, emakumeek Iparragirreri bidalitako eskutitzek osatuko dute. Fikziozko eskutitzak izango dira eta idazki guztien artean Urretxuko bardoaren biziaren puzzlea osatuko da.

 

 

 

IPARRAGIRRE