Franz Kafkak, hil baino urte bat lehenago, Berlinetik, Steglitz parketik, paseatzen zebilela, atsekabetuta negar egiten zuen neska batekin topo egin zuen: neskatoak panpina galdu zuen.
Metamorfosiaren idazleak istorio bitxi bat asmatu zuen neskatoa lasaitzeko: panpina ez zen galdu, bidaia batetan joana zen, eta berak, panpinen postaria zenak, hurrengo egunean emango zion gutun bat zeukan neskatoarentzat.
Gau hartan, Franzek lehenbiziko gutuna idatzi zuen. Eta, hiru astez, neskatoari panpina miresgarriak munduko hainbat tokitan bizitako esperientziak kontatzen zituzten gutunak idatzi zizkion.
Hau Franz Kafka neska ezezagun batentzako hitzen magoa izandako garai horren kontakizuna dugu.
Ez da inoiz neskatoaz ezer gehiago jakin, ezta gutunez ere, baina, neskato eta gutun haiek XX. mendeko narratibaren misterio ederrenetarikoen protagonistak dira.
Liluratu gintuen egiazko historia honek, Franz Kafkaren, heldua jada, eta bost urteko Elsie neskatilaren arteko ezusteko harremana kontatzen du. Fikzioaren ahalmen indarberritzailea hizpide du, istorioak asmatu eta imajinatzeko gaitasuna giza arimaren elikagaia dela, alegia.
Hiru astez idatzitako gutunei esker lortu zuen Kafkak neskatilak panpina galdu zuelako negar egiteari uztea eta mundua eta bizitza hobeto ulertzea.
Elsiek, aldiz, bere irribarre zoragarri eta begirada garbiaren bidez, Kafkak, hilzorian jada, berriz ere fikzioan uste osoa izatea lortu zuen, bertan topa zezakeela behintzat zoriontasun apur bat, alegia.
Egilea: Jordi Sierra i Fabra
Egokitzapena: Guillem Jordi Graells
Euskarazko bertsioa: Aitziber Garmendia
Eszenografia eta jantziak: Montse Amenós
Argiztapena: Xabier Lozano
Antzezleak:
Elsie: Aitziber Garmendia
Dora: Ainara Ortega
Franz Kafka: Jose Ramon Soroiz
Amonaren off ahotsa: Klara Badiola
Panpinaren off ahotsa: Nagore Aranburu
Zuzendaritza: Fernando Bernués / Carles Alberola
Zuzendari laguntzailea: Vito Rogado
Eszenografiaren eraikuntza: Arts cenics
Teknikoak: Edi Naudó, Txema González.
Txartelaren argazkia: Alba Soler
Diseinu grafikoa: Jesús Huguet
Argazkiak: Manuel Díaz de Rada
Produkzioa exekutiboa: Koro Etxeberria, Toni Benavent.
Distribuzioa: Julio Perugorria
Tfno: 946 816 743 / 609 457 575
www.jpproducciones.com