"Egon daiteken irudirik beldurgarrienarekin hasiko
gara. Irudi iluna,
ankerra, ulertezina. Irudi hori nondik datorren nik neuk ere ez dakit.
Haurtzaroan pilatutako beldur askoren puztea izan daiteke, edo eta heldu bezala
albisteetan irakurritakoen kezka nahasia. Irudi horri egin nahi nion nik tira,
sokaren mutur batetik bestera zer zegoen deskubritzeko. Tira-bira bidai
horretarako Igor soinketako irakaslearen pertsonaia aukeratu dut. Ez santu, ez
deabru, ez heroi eta ez gaizkile, hortxe tartean dagoen pertsona. Igorrekin
egin dut bidai hau, erruaren bila, erruan barrena, errua beraren balio eskasa
aztertzeko. Erruak izen abizenak ditu, konkretua da, artxibatu eta kajoi batean
sartu daiteke. Errua eduki daitekeen zerbait dela esaten digu hizkuntzak berak.
Erruduna bilatzen dugu beti eta, behin topatuta, lasai, zerraldo egiten dugu
lo. Aldiz, erantzukizuna amorfoa da. Denok harrapatzen gaitu eta ez digu uzten
atseden hartzen. Errua eta erantzukizunaren arteko muga horretan, hortxe kokatu
nahi nuen istorio hau.
Hattie Naylor
antzerkigile ingelesa eta Thomas Vinterberg zinegile danimarkarraren lanekin
zorretan nago, haien erritmoa, egitura eta ausardia iparrorratz izan baititut
nire lehen antzerkigintza hauxe idazterakoan.
SOKArekin,
eskolan jazarpena sufritu eta jasaten dutenak, haien senideak eta horri aurre
egiteko lanean diharduten guztiak hartu nahi izan ditut gogoan. Nire asmoa
bidai honekin, Igorrekin batera sokari tiraka, gogoeta egitea besterik ez da.
Eta zuek, ikusleak, abisatuta zaudete: ondorio edo erantzun zehatzik gabeko
gogoeta izango da. Zuekin egin nahiko nuke tira, gogoeta hori guztion artean
partekatu eta norberak bere ondorioak atera ditzan.
MIKEL GURREA"
Egilea; Mikel Gurrea
Eszenografia eta Zuzendaritza; Fernando Bernués
Interpretea; Iñaki Rikarte
rgiztapen,a, soinu banda eta proiekzioakl; Acrónica Producciones
Jantzitegia; Ana Turrillas
Irudiak ; Mikel Gurrea
Koordinazio teknikoa; Edi Naudó
Lantalde teknikoa; Edi Naudó, Dani Bernués
Diseinu grafikoa;
Grafismoa ; Javi Alonso
Argazkiak; Aitor Matauco
Administrazioa; Maite Gorrotxategi
Produkzio eragilea; Ane Antoñanzas
Ekoizpena
Victoria
Eugenia antzokia eta Tanttaka
Teatroaren ekoizpena “ANTZERKIGINTZA
BERRIAK” programaren barne, Donostia2016 eta ANTZERKIZen elkarlana (Bilboko Arriaga
Antzokia ,
Gasteizko
Principal Antzokia, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia).
Banaketa Euskal Herria: Portal 71 94 410 07 98 www.portal71.com
Banaketa nazionala eta internazionala: SEDA 91 017 55 23 www.comolaseda.com